Gu ez geunden batere jantziak teknologia berrien kontuan ikasgai honekin hasi ginenean. Guretzat dena berria izan zen, eta egia esan behar badugu, hasiera ez zen batere erraza izan. Power-point txukun bat egitea, blog bat sortzea, blog horretan lanak txertatzea… hori guztia egin ahal izateko denbora asko eskaini behar izan genion ikasgai honi, ez baikenekien nola egiten ziren honelako gauzak. Orain badakigu, ordea, ez zela denbora galdua izan. Zerotik hasiez gero, gure aurrerapenak ikustea ez zaigu zaila egin.
Bereziki Berrobiko eskolan izandako esperientziaren ondoren, gure aurreiritziak asko aldatu dira. Biak nahiko ezkor agertzen ginen teknologia berrien erabilerari dagokionez, haur hezkuntzako etapan bereziki. Gure ustez, teknologia berriekin ez zen haurren irudimena eta sormena bereziki bultzatzen eta bide hauek oztopatuak geratzeko arriskuan ere egongo lirateke, nolabait. Hitz gutxitan esanda, haurren hezkuntzarako ez genuen beharrezkoa ikusten teknologia berrien erabilpena. Teknologia berriak eta esperimentazioa, adibidez, kontraesanean zeuden kontzeptuak zirela iruditzen zitzaigun. Gaur egun, ordea, oso bestelako irudipena daukagu bizitutako esperientziarengatik. Gaur egungo aro digital honetan haurrak barneratzea beharrezkoa dela konturatu gara, etorkizunean teknologia horien erabiltzaile izango diren heinean (ez daitezela ikusi gu biak ikusi garen moduan, guztiz galduak). Berrobiko eskolan ikusi ditugun haurrek teknologia berriak eta motibazioa, elkar lana, sormena, irudimena, esperimentazioa… batera joan daitezkeela irakatsi digute.
Beraz, irakasle izango garen heinean, teknologia berriak menderatzeko ahalegina egin beharko dugu horretarako beharrezko formazioa jasoz. Gaur egun beharrezko kontua dela ikusi ahal izan dugu eta ezin gara atzean geratu. Gure kasuan bidea hasi besterik ez da egin, baina esaerak esaten duen moduan, helburua hona bada inoiz ez da berandu.

No hay comentarios:
Publicar un comentario