SARRERA
1. LANA:
ESKOLEN ARTEKO KONPARAKETA, IKT-AK (POWER POINT)
ESKOLEN ARTEKO KONPARAKETA, IKT-AK (LANA)
2. LANA:
EGUNKARIRAKO ARTIKULUA: BERROBI EREDUGARRI
ESKOLA TXIKIAK (POWER POINT)
BERROBIKO ESKOLA (POWER POINT)
ESKOLA TXIKIAK, BERROBIKO ESKOLA (LANA)
ARBELA DIGITALARI BURUZKO INFORMAZIOA
EGUNEROKOA
AZKEN HAUSNARKETA
MAPA KONTZEPTUALA
viernes, 4 de junio de 2010
miércoles, 2 de junio de 2010
Mapa kontzeptuala
Check out this SlideShare Presentation:
Mapa kontzeptuala
View more documents from IGARZON002.
martes, 1 de junio de 2010
AZKEN HAUSNARKETA
Gu ez geunden batere jantziak teknologia berrien kontuan ikasgai honekin hasi ginenean. Guretzat dena berria izan zen, eta egia esan behar badugu, hasiera ez zen batere erraza izan. Power-point txukun bat egitea, blog bat sortzea, blog horretan lanak txertatzea… hori guztia egin ahal izateko denbora asko eskaini behar izan genion ikasgai honi, ez baikenekien nola egiten ziren honelako gauzak. Orain badakigu, ordea, ez zela denbora galdua izan. Zerotik hasiez gero, gure aurrerapenak ikustea ez zaigu zaila egin.
Bereziki Berrobiko eskolan izandako esperientziaren ondoren, gure aurreiritziak asko aldatu dira. Biak nahiko ezkor agertzen ginen teknologia berrien erabilerari dagokionez, haur hezkuntzako etapan bereziki. Gure ustez, teknologia berriekin ez zen haurren irudimena eta sormena bereziki bultzatzen eta bide hauek oztopatuak geratzeko arriskuan ere egongo lirateke, nolabait. Hitz gutxitan esanda, haurren hezkuntzarako ez genuen beharrezkoa ikusten teknologia berrien erabilpena. Teknologia berriak eta esperimentazioa, adibidez, kontraesanean zeuden kontzeptuak zirela iruditzen zitzaigun. Gaur egun, ordea, oso bestelako irudipena daukagu bizitutako esperientziarengatik. Gaur egungo aro digital honetan haurrak barneratzea beharrezkoa dela konturatu gara, etorkizunean teknologia horien erabiltzaile izango diren heinean (ez daitezela ikusi gu biak ikusi garen moduan, guztiz galduak). Berrobiko eskolan ikusi ditugun haurrek teknologia berriak eta motibazioa, elkar lana, sormena, irudimena, esperimentazioa… batera joan daitezkeela irakatsi digute.
Beraz, irakasle izango garen heinean, teknologia berriak menderatzeko ahalegina egin beharko dugu horretarako beharrezko formazioa jasoz. Gaur egun beharrezko kontua dela ikusi ahal izan dugu eta ezin gara atzean geratu. Gure kasuan bidea hasi besterik ez da egin, baina esaerak esaten duen moduan, helburua hona bada inoiz ez da berandu.

2010-06-01
Bukatu dugu azkenean eskola txikien eta Berrobiko eskolari buruzko lana. Hau osatzeko, bideo pare bat ere sortu ditugu, gure elkarrikertuzeko orrian ikus daitezkeenak:
http://elkarrikertuz.ning.com/profile/itsasogarzonmendizabal
http://elkarrikertuz.ning.com/profile/maDDi
http://elkarrikertuz.ning.com/profile/itsasogarzonmendizabal
http://elkarrikertuz.ning.com/profile/maDDi
2010-05-27
Gaur Berrobiko eskolara bueltatu gara. Beraiekin hitz ordua zehaztu ondoren, han elkartu gara aurreko eguneko irakasle talde berdinarekin. Elkarrizketa bat egin diegu eta ondoren argazki mordoa ateratzeko aukera izan dugu. Arreta handiz hartu gaituzte eta eskerrak eman beharrean aurkitzen gara. Gaur, zuzenean ikusi ahal izan ditugu haurrak teknologia berrien erabilpenarekin. Gure aldean, oso habil ikusi ditugu; kontu honetan beraien bilakatu dira gure irakasle.
2010-05-21
Gure lanaren inguruko artikulua egin dugu egunkarirako. Hemen zintzilikatu dugu “Berrobi eredugarri” izenburuarekin.
2010-05-14
Gaur Berrobiko eskolara joan gara. Gure lanaren nondik norakoak azaldu dizkiegu hango irakasle talde bati eta laguntzeko prest agertu dira. Gaurkoa bisita motza izan da, eta beste egun baterako geratu gara lana aurrera eramateko. Ordurako gure lanaren haria ondo zehaztu beharko dugu.
2010-05-11
Gaur izan dugu lehen lanaren aurkezpena irakaslearekin. Aurkezpenerako power ponit bat prestatu dugu (hemen zintzilikatutakoa). Ondo atera dela iruditu zaigu, gu behintzat gustura geratu gara. Bilera honetan, bigarren lanaren gaia zehaztu dugu irakaslearekin. Eskola txikietan IKT-en erabilera zein den aztertuko dugu Berrobiko eskola eredutzat harturik.
2010-05-03
Lehenengo lanak, gure praktiken garaira eraman gaitu berriz ere. Bertan IKT-en inguruan ikusitakoa aztertu behar izan dugu. Gure harridurarako, oso errealitate antzekoak bizi izan ditugu Laskorain Ikastolan (Tolosa) eta Haurtzaro Ikastolan (Oiartzun). Bi toki ezberdin izan arren, antzerako metodologia eta baliabideak erabiltzen dituzte bi ikastoletan. Egun batzuk barru, lanaren aurkezpena egin beharko dugu irakaslearen aurrean.
2010-04-15
Ekin diogu “Haur hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak” gaiari. Ezingo dugunez eskoletara joan, lehenik eta behin irakaslearekin hitz egin behar izan dugu gaia ondo zehazteko. Ez da menderatzen dugun gaia teknologia berriena, beraz, gaiaren nondik norakoak zehaztea beharrezkoa izan da guretzat. Tutoretza bat baino gehiagotara joan behar izan dugu irakaslearengana egin behar duguna argitzeko. Guretzat blog- bat sortzea, adibidez, ez da kontu erraza izan, guztia berria delako guretzat, baina lortu dugu!. Bilera hauetatik behintzat argi atera dugu zein izango diren egin beharreko lanak.
Arbela digitala
Check out this SlideShare Presentation:
Arbela digitala
View more documents from IGARZON002.
Etiquetas:
berrobiko eskola,
eskola txikiak
Suscribirse a:
Entradas (Atom)